Ingurumena zaindu nahi badugu oso garrantzitsua izango da birziklatzen ikastea. Etxean zabor edukiontzi gehienak ekoizten dira. Denon artean edukiontzi hauek banandu egiten baditugu, haien birziklapena posible izatea lortuko dugu. Horrela bizitza berri emango diegu zabortegi batean bukatu beharrean. Horretarako, eduki bakoitzak bere edukiontzian sartu beharko da:
Edukiontzi horia: honetan bakarrik hiru motatako edukiak sartuko dira; plastikozko edukiak, metalezko edukiak eta brik moduko edukiak.
Edukiontzi berdea: honetan bakarrik beirazko edukiak sartuko dira.
Edukiontzi urdina: kartoizkoak diren edukiak eta papera sartuko dira honetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario