2010/05/31

Severn Suzuki, mundua isilarazi zuen neska.

Gaurko bideo honen bidez, ikusarazi nahi dut zelako garrantzia izan duten eta izango duten etorkizunean haurrak. Beraiek etorkizuna dira eta esaten dutenari arretaz entzun beharko genuke denok, soilik egiak esaten dituztela. Bestela ikusi eta batez ere, entzun hurrengo bideoa:

2010/05/30

Kutsadurari buruzko ipuina

Podomatic-en egindako grabaketa honetan, kutsadurari buruzko ipuin bat kontatu dut. Ipuin hau oso egokia izango litzateke haurrek ingurumenaren zainketaz arduratzeko. Modu entretenigarrian azaltzen da zeintzuk diren arazoak kutsatzen badugu eta zeintuzk zian daitezen egoera hori aldatzeko konponbideak.




 

   


   

 

 

 

 
 




2010/05/22

Laudiko indizeak onak direla konfirmatzen du aireraren kalitatea zaindu eta kontrolatzeko sareak

Azken urteetan Laudion bildutako datuek airearen kalitatea ona dela erakusten dute, eta oso gutxitan jeisten da onargarrira. Adibide moduan, mar txoaren 29an lortutako datuen taula ageri da, Eusko Jaurlari tzatik bidalitakoa:

Tutoriala

Tutorial honekin ikasiko dugu nola erabili Google-eko itzultzailea. Tutoriala ikusiz, oso gauza erraza dela konprobatuko dugu.

2010/05/15

Ingurugiroari buruzko debatea

10-02-2010 Debate ambiental

Nire bideo zerrenda

Hauek dira ingurumenarekin lotura dituzten aukeratutako bideoak.

Muskiz-ko naturguneak

 Liburu honetan, Muskiz-ko itsaslabarra aztertzen da eta horrekin batera bertoko inguruan aurkitzen diren fauna eta landaredia desberdinak.



2010/05/11

Ingurumena zaindu birziklatuz!

Ingurumena zaindu nahi badugu oso garrantzitsua izango da birziklatzen ikastea. Etxean zabor edukiontzi gehienak ekoizten dira. Denon artean edukiontzi hauek banandu egiten baditugu, haien birziklapena posible izatea lortuko dugu. Horrela bizitza berri emango diegu zabortegi batean bukatu beharrean. Horretarako, eduki bakoitzak bere edukiontzian sartu beharko da:


Edukiontzi horia: honetan bakarrik hiru motatako edukiak sartuko dira; plastikozko edukiak,  metalezko edukiak eta brik moduko edukiak.






                          
 Edukiontzi berdea: honetan bakarrik beirazko edukiak sartuko dira.






 Edukiontzi urdina: kartoizkoak diren edukiak eta papera sartuko dira honetan.

    2010/05/08

    Nire Power Point-a

    Hauxe da nik egindako Power Point-a ingurugiroaren inguruan:

    2010/05/06

    Haurraren eta ingurugiroaren arteko elkarrekintza

    Power Point honek, haurrak ingurugiroaren garrantziaz jabetzea du helburua.Hori lortzeko ipuin baten lagutnzaz baliatzen da eta gainera irakasleak gaia nola bideratu dezan, jarraibide batzuk ematen ditu.

    2010/05/02

    WWF eta marrazki bizidunak

    WWF erakundeak "Pocoyo" marrazki bizdunen bidez energia murrizketaren aldeko ekitaldi bat aurkezten du.


    2010/04/21

    Ingurumenarekiko Irakasbideen Hezkuntza eta Ikerketarako Ikastegiak (ingurugela-CEIDA)


    Irakasleei eta ikastetxeei laguntzeko ekipamendu publikoen sarea osatzen dute eta unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-sistemako planak eta programak koordinatzen dituzte. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak sortu zituzten eta bi sailen arteko lankidetzaren bidez funtzionatzen dute. Ikastegi hauen lana zeharkakotasunaren metodologian dago oinarrituta eta helburu nagusia garapen jasangarria da.
    gure ingurumena zaindu!

    2010/04/07

    Eskolako Agenda 21

    Eskolako Agenda 21 hezkuntza komunitatearen konpromisua eta ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumena eta alderdi soziala hobetzeko ekintza plana da.

    Hauek dira Eskola Agenda 21en funtsezko oinarriak:
    • Eskolaren ingurumena hobetzea, berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea hobetzea eta tokiko komunitatean parte hartzea.
    Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren inguruko gai edo arazo bat aukeratzen da, eta horren inguruan lantzen da programa. Gaia aztertu eta eskolaren ingurune hurbilenaren egoeraren diagnostikoa egiten da. Azkenik, ikastetxeak hobetu beharreko ekintzak definitu eta abian jartzen dira. Era berean, udalari hiria edo herria laguntzeko ekintzak proposatzen dira.

    2010/02/24

    Egunon guztioi!!
    Gaur ingurumenari buruzko blog berri hau jaiotzen da. Hemen pixkanaka haurren interesak ingurumenean ikusten saituko naiz eta baita ere gai hau lantzeko erabili dezakegun teknologia berriak.
    Ondo izan eta hurrengora arte!!