Eskolako Agenda 21 hezkuntza komunitatearen konpromisua eta ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumena eta alderdi soziala hobetzeko ekintza plana da.
Hauek dira Eskola Agenda 21en funtsezko oinarriak:
- Eskolaren ingurumena hobetzea, berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea hobetzea eta tokiko komunitatean parte hartzea.
Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren inguruko gai edo arazo bat aukeratzen da, eta horren inguruan lantzen da programa. Gaia aztertu eta eskolaren ingurune hurbilenaren egoeraren diagnostikoa egiten da. Azkenik, ikastetxeak hobetu beharreko ekintzak definitu eta abian jartzen dira. Era berean, udalari hiria edo herria laguntzeko ekintzak proposatzen dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario