2010/04/21

Ingurumenarekiko Irakasbideen Hezkuntza eta Ikerketarako Ikastegiak (ingurugela-CEIDA)


Irakasleei eta ikastetxeei laguntzeko ekipamendu publikoen sarea osatzen dute eta unibertsitateaz kanpoko hezkuntza-sistemako planak eta programak koordinatzen dituzte. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak sortu zituzten eta bi sailen arteko lankidetzaren bidez funtzionatzen dute. Ikastegi hauen lana zeharkakotasunaren metodologian dago oinarrituta eta helburu nagusia garapen jasangarria da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario